Herrian inor gutxik ezagutzen duen eskultorearen gaineko argibideak ere emango dituzte ekitaldi horretan.
Errotabarri errotan jaioa trebetasun handia zuen marrazkiak egiten eta buztina lantzen. Lehen ikasketak egin ostean Erromara joan zen, hango eskulturekin maitemindu, eta bertan geratzea erabaki zuen Arte eta Lanbideen eskolan izena eman ostean. Gipuzkoako diputazioaren beka lortu zuen eta hiru urtean egon zen Italiako hiriburuan. Hark egindako obra asko daude bai Erroman, bai Gipuzkoan.