Hainbat atxabaltar elkartu ziren Mitarte plazan antolatutako ekitaldian non, omenduak askotarikoak izan ziren. Batetik, Gernikako bonbardaketa, gerra zibila zein diktadura garaia bizi zuten euskaldun guztiak. "Sasoia da 80 urteko isiltasuna eta inpunitatea behingoz azalera ekarri eta garaitzeko. Orain artean, hauxe da ezagutu duguna, isiltasuna" azpimarratu zuen Jone Ojea Aretxabaletako Ernaieko kideak. "Doakie xumea bada ere bonbardaketa hartan eta ondorengo gerra eta diktadura sasoian bizia galdu zuten guztiei". Baita, Euskal preso zein iheslariak.
Omenaldian egungo gatazken ondorioz euren lurraldeetatik ihes egin behar duten errefuxiatuei ere babesa eman nahi izan zitzaien. Horrez gainera, ekitaldi amaieran, 'Bakea eta Askatasuna Txokoa' leloa duen plaka ezarri zuten Aretxabaletako Mitarte plazan. "Euskal Herriko zein Aretxabaletaren bake eta askatasunaren alde eginiko borroka askoren zentroa izan da plaza hau" azpimarratu zuen Ojeak.
Kalera Kalera
Kalera Kalera dinamikaren berri eman zuten eta nazio zein herri mailan egingo diren ekitaldi eta deialdietan parte hartzera gonbidatu zituzten aretxabaletarrak.