Otala Zelai kroserako izen-emate epea zabalik dago

Joseba Mardo-ren oroimenezko 39. Otala Zelai krosa maiatzaren 14an egingo da, eta aurten, lehenengoz, UDAk antolatuko du Udalarekin batera. Izena emateko epea dagoeneko zabaldu dute 5 euroren truke (egunean bertan 15 euro izango da); hona bideak: Ibarra kiroldegia edo www.herrikrosa.eus webgunea.

Ohi legez haur eta gaztetxoen lasterketek ekingo diote egunari.

  • 10:00etan, benjaminak, 500 metro
  • 10:10, alebinak, 1.000 metro
  • 10:20, infantilak, 1.500 metro

Helduen lasterketa 11:00etan izango da eta 8.410 metro egingo dituzte. Bakarka (gizonezkoak zein emakumezkoak) edo bikote mistoa osatuta parte hartu ahal izango dute azken urteotan legez.

Sari banaketa ekitaldia, ostera, 12:30ean izango da.

Izena egunean bertan ere eman ahal izango da Otala Zelain baina orduan 15 euro ordaindu beharko dute korrikalariek.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.