Ertzaintza bertaratu, bikotea lokalizatu eta gizona atxilo eraman zuten; emakumea, berriz, ospitalera, begia belztuta zuela, Ertzaintzako iturriek jakinarazitakoaren arabera. Gizonari epaiketa bizkorra egin zioten eta epaileak urruntze agindua ezarri zion, harik eta behin betiko sententzia zehaztu arte.