Karateko Liga Nazionalean izango dira UDAko hiru kirolari

Mirari Altube Arrese 2017ko api. 21a, 09:37

Benitez, Perez eta Calvo. Argazkia: UDA.

Bihar, apirilak 22, jokatuko da Karateko Liga Nazionala Bilbon (La Casilla) eta beste 750 karatekekin batera izango dira Eneko Calvo, Alex Benitez eta Joanna Perez, hirurak Aretxabaleta Kirol Elkarteko jokalariak.

Euskal Federazioak eta Espainiakoak antolatutako txapelketa da eta kadeteak, juniorrak eta 21 urtez azpikoak elkartuko dira La Casillan. Kata eta kumite modalitateetan jardungo dute nor baino nor gehiago eta kirolarien artean hiru aretxabaletar izango dira Odei Vazquez entrenatzailearen aginduetara: Eneko Calvo eta Alex Benitez (76 kiloz azpikoen artean) eta Joanna Perez (54 kiloz azpikoetan).
 
Kategoria eta modalitate bakoitzeko zortzi onenak sailkatuko dira finalerako. Eta Bilboko hori puntuagarria izango da Espainiako, Europako eta Munduko txapelketetarako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak