Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena oroitzeko ekitaldiak egingo ditu Aretxabaletako Sortuk

Mirari Altube Arrese 2017ko api. 20a, 10:40

Apirilaren 26an, Gernikaren bonbardaketaren 80. urteurren egunean, Oroimen ekitaldia egingo du Aretxabaletako Sortuk, Mitarte plazan. Txistulariak, dantzariak eta eskaintzak izango direla besteak beste iragarri dute.

"Ekitaldi irekia izango da eta herritar oro dago gonbidatuta", jakinarazi dute Sortuko kideek eta gaineratu: "Helburua iraganean gertatutakoa oroimenera ekartzea da alde batetik. Eta bestetik, aurrera begiratzeko iragana onartu eta berau erreparatzeko beharra azaltzea".

19:30ean hasiko den ekitaldia xumea izango dela adierazi dute: "Txistulari, dantzari eta hitzartze desberdinekin eta sorpresaren bat edo beste ere izango da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak