'Geroa sortuz' futbol kanpusa gertatu du UDAk beste behin uztailerako

Futbol kanpusa egingo du UDAk beste urte batez uztailean. 2005 eta 2008 artean jaiotako neska-mutikoek zabalik izango dituzte ateak, eta oraingoan ere kirolarekin batera beste ekintza batzuk uztartuko dituzte.

Realak gainbegiratutako futbol kanpusa da eta kirolarekin batera ingelesa ere landuko dutela iragarri dute. Bost egun eta lau gau edo bost egun izango dira eta bi txanda egingo dituzte:

  • Uztailaren 10etik 14ra
  • Uztailaren 17tik 21era

Argibide gehiago gura duenak hona bideak: geroasortuzkanpusa@hotmail.com eta Facebook.com/geroasortuzkanpusa

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.