Isidoro Uribesalgo eskultorearen gaineko liburuxka argitaratuko dute

Mirari Altube Arrese 2017ko api. 18a, 12:35

Isidoro Uribesalgoren irudia.

Aretxabaletako Errotabarri baserrian jaiotako Isidoro Uribesalgoren (1865-1915) biografia eta obrak jaso ditu Aitor Antxia Leturiak liburuxka batean eta maiatzaren 4an aurkeztuko dute.

Orain dela 144 urte jaio zen herriaren hegoaldeko sarreran dagoen Errotabarri errotan Isidoro Uribesalgo Guruceta. Haren biografia eta lanak aztertu ditu herriko historia kontuetan aditua den Aitor Antxia Leturiak– anaia Keparen eta Amaia Murgiondoren laguntzarekin– eta maiatzean liburuxka argitaratuko dute.

Hiru urte Erroman

Gaztetatik izan zen trebea eskulanetan Uribesalgo, batez ere marrazkiak egiten eta buztina lantzen. Marianisten ikastetxean egin zituen lehen ikasketak eta gero Gasteizera bidali zuten. Osaba Julian Zaloñarekin Erromara joan zen bidaian, eta hango eskulturekin maitemindu zen. Horregatik bertan geratzea erabaki zuen eta Arte eta Lanbideen eskolan eman izena. Gipuzkoako diputazioaren beka lortu zuen eta hiru urtean egon zen Erroman. Hark egindako obren artean daude Urretxuko plazako Urdanetaren eskultura eta Aretxabaletako parrokiako kristoa.

Hori guztia jaso dute liburuxkan eta horren berri emango dute maiatzaren 4an egitekoak diren aurkezpenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak