10:00etatik 12:00etarako saioa izan da gaurkoa, eta bihar amaituko da Topaketa beste bi ordutako entrenamenduarekin. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik hasi eta 6.era bitarteko neskei futbolaz gozatzeko aukera eman nahi die Topaketak, gustatuz gero, etorkizunean kirol hori ikasten jarrai dezaten bidea zabaltzeko.
Arizmendi Kirol Elkarteak antolatu du Mondraren eta UDAren laguntzarekin eta Real Sociedad Fundazioko entrenatzaileak daude bertan. Beraien laguntzarekin Realean erabiltzen dituzten ariketak bertaratzen diren emakumezko futbolariei erakustea nahi da.