Pazko Astean ere kirola egiteko aukera dute gaztetxoek

Patinaje ikastaroa izango da apirilaren 18an eta 19an 4 eta 14 urte artekoendako Ibarra kiroldegian eta puzgarriak 20an. Izena emateko epea zabalik dago apirilaren 10a arte.

Bi talde egingo dituzte patinaje ikastarorako:

  • 16:15etik 17:15era, 4 eta 9 urte artekoak
  • 17:15etik 18:15era, 10 eta 14 urte artekoak

Gaztelu puzgarriak, ostera, hilaren 20an izango dira, eguena, 16:30etik 19:15era bitartean.

Ikastarorako plazak mugatuak izango direla jakinarazi dute, hortaz, izena eman behar da apirilaren 10erako. Abonatuak debalde sartu ahal izango dira eta abonatu ez direnek eguneko sarrera ordaindu beharko dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.