"Aretxabaletako osasun zentrotik proposamen bat heldu zen eskolako zuzendaritzara. Konturatu dira herriko nagusiek ez dituztela emandako gomendio dietetikoak jarraitzen behar lituzketen bezala eta osasun arazoak areagotzen ari direla. Azken urteetako murrizketen ondorioz ez daukate arazo horri aurre egiteko baliabiderik", jakinarazi dute Lanbide Eskolako arduradunek eta laguntza eskaera horri erantzutea erabaki dute.
Ikastaro dinamikoa, erabilgarria eta profesionala egingo dutela iragarri dute, lanbide heziketako ikasleek bideratuta eta herriko nagusi zein heldu guztiak gonbidatu dituzte.