Kattalin Linazisoro bigarrena eskolarteko Gipuzkoako judo txapelketan

Linazisoro jantzi urdinarekin, Gipuzkoako txapelduna den Paularen alboan.

Desoreka judo klubeko Kattalin Linazisoro aretxabaletarrak bigarren postua lortu zuen zapatuan, Hernanin jokatutako Gipuzkoako txapelketan. Datorren domekan, Euskal Herriko txapelketan jardungo du.

"Denboraldi txukuna egin du Kattalinek, eta Gipuzkoako txapelketara bi kategoriatan pasatzea lortzeaz gain, nazioarteko Villa de Durango txapelketan hirugarren postua lortu zuen", jakinarazi du haren entrenatzaile den Markel Urrutiak.

Datorren domekan Euskal Herriko txapelketan parte hartuko du 48 kiloz azpiko kategorian. "Esperientzia paregabea izango da gehiago ikasteko eta denboraldiari jarraipena emateko", dio Urrutiak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.