Juanjo Albiñana eta Juan Aroca umoristek barreak eragin dituzte Arkupen

Imanol Beloki Unamuno 2017ko mar. 25a, 16:37
Juanjo Albiñana monologista Arkupen.

Juanjo Albiñana eta Juan Aroca umoristen bakarrizketa saioa izan zen atzo Aretxabaletako Arkupe aretoan. Bertaratu zirenek oso ondo pasatu zuten bi komediagileen bakarrizketekin, barrea nagusi, aretoan jende asko batu zen biak ikusteko.

Eskarmentu handiko bi komediagileak El Club de la Comedia eta Comedy Central saioetan ohiko gonbidatuak dira, eta ikuskizun bikaina eskaini zuten.

Bakarrizketa saioen harira, Joxe Migel Uribarren kultura zinegotziaren esanetan: "Hilero ari gara bakarrizketa saioak eskaintzen Arkupe aretoan. Arrakastatsuak diren arren, hasiera batean jende gehiago hurbiltzen zela ere esan beharra dago. Hala ere pozik gaude ekimenak duen erantzunarekin…".

Hurrengo saioa apirilaren 28an izango da, 22:00etan. Javier Salas eta Maribel Merino egongo dira bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak