Atxabaltako Gaztetxeko Asanblada taldeko Gari Igartuaren esanetan: "Atzo munizipalak etorri zitzaizkigun 20:30ak aldera eta lorategiko atea itxi egin behar zutela esan ziguten. Guk ez ginela bertatik irtengo esan genien eta astelehenera arte ateak ez zituztela zabalduko esan ziguten. Hala ere, gaur goizean etorri dira eta halako eguraldiarekin ere ezin gara bertan egon. Hala ere, gure asmoa gau bakarra pasatzea zen eta lortu dugu…".
Azbeko saiakera
Duela bi aste Azbeko eraikina ere okupatzeko saiakera egin zuten, Aretxabaletan eraikin publiko huts asko daudelako eta gazteentzat ez dagoelako lokalik aldarrikatuz. "Azben ezin izan ginen sartu, eta oraingoan, berriz, lortu dugu mojen konbentura sartzea. Hala, borrokan jarraituko dugu gaztetxe bat lortzeko helburuarekin…".