Gaztekonkiseko taldea osatuko dute gutxienez 5 kidek eta gehienez 6k. Talde mistoei puntuazio handiagoa emango diete.
Egitaraua
Hona hemen gertatu duten egitaraua:
Apirilaren 10a: Gaztekonkis mendian
- Ordutegia: 10:00-18:00
- Egun guztiko mendi irteera Urkulun. Ibilbidean froga mordo bat izango dituzte.
Apirilaren 11: Gaztetxef
- Ordutegia 11:00-17:00
- Ginkana bidez bazkarirako osagaiak eta tresnak lortuko dituzte. Ondoren Iturrigorri frontoian bazkaria prestatuko dute eta bertan bazkaldu. Bazkalosteko argazki emanaldiarekin bukatuko da lehiaketa.
Sariak
Hiru sari banatuko dituzte:
- 1. Talde irabazlearentzat: Hontza Extrem abentura parkera joateko sarrerak eta afaria.
- 2. Baskonia ikustera joateko sarrerak.
- 3. Talde eredugarriarentzat: afaria.