Aretxabaletako Guraso Foroak deitutako hitzaldiak erantzun ona izan du herritarren aldetik. Gurasoak, irakasleak eta transexualitatea gertutik bizitzen ari diren pertsonak egon dira Bea Severren hitzak entzuten. Chrysalliseko kidea moduan, baina, bereziki, bost urteko transexual baten amaren paperetik egin du aurkezpena.
Bere esperientzia pertsonala kontatu ostean, adin txikiko transexual batek bizi behar dituen etapa ezberdinei buruz egin du berba. Bereziki, ume horiek bizitzen duten sufrimendu eta trantsizio etapei buruz egin zuen berba.
Hazten doan elkartea
Chrysallis Euskal Herria elkartean 2015ean sortu zen zortzi familiarekin. Egun, 40 familia dira horko kide. Handitzen doan elkartea da eta apurka-apurka bere helburuak betetzen doan elkartea. Dena den, lege aldetik, transexualitateak, gabezia handiak dituela azpimarratu du Serverrek. Bereziki, Nafarroako gobernuak gai horri emandako hainbat irtenbidea hartu ditu hizpide moduan.