Adinaren araberako hiru talde osatuko dituzte: 6 eta 8 urte artekoak; 9 eta 10 urte artekoak; eta 11 eta 12 urte artekoak. Eta bakoitzean, gehienez, hamabost lagun izango dira. Goizean plazan elkartuko dira guztiak eta han bukatuko dituzte ekintzak.
Teknologia eta sukaldaritza
Hainbat jarduera egingo dituzte hiru egunetan, besteak beste, musika laborategia, sukaldaritza, artea naturan eta hiru dimentsiotako inprimaketa. "Teknologia berriak heziketarako tresnatzat erabiliko dituzte, arteak eguneroko bizitzan duen garrantziarekin jabetuko dira eta instrumentuen arteko armonia landuko dute", jakinarazi dute.