Ligaren lehen zatian lider sendoa izan bazen ere (partidu bakarra galdu zuen) igoera fase hau trabatu egin zaio, eta oraindik ez du garaipenik lortu. Lesioak direla eta oso justu dabil Esti Loiti Titu-k, eta Tito Etxeandiak gidatutako taldea, eta aurkari indartsuak topatu dituzte oraingoan. Bigarren porrota jarraian izan da gaurkoa, baina taldeak ondo jokatu du eta sentsazio onekin itzuli dira etxera.
Oiartzun eta Athletic taldeen arteko derbia
Partidua jokatu aurretik Oiartzun eta Athletic taldeen arteko derbia ikustera joan dira jokalariak Karla Lekuona futbol zelaira. Han, Oihana Aldairekin, Oiartzungo atezain aretxabaletarrarekin, egoteko astia izan dute.