"Gazteon urteetako aldarrikapena izan da gazteok gazteontzat eraikia izan den gune autogestionatu baten beharra. Beraz, hamarkada luzeetako ametsak batu eta ametsak bizitzen hasteko ordua da", jakinarazi dute gazteek herritarren artean banatutako ohar bidez.
Eta bertan zehaztu dituzte zertarako gura duten gaztetxe hori: "Gure egunerokotasuneko kezka, zalantza, ideia eta nahiak trukatzeko gune bat behar dugulako. Gazteon artean sareak sortu eta harremanak eraiki nahi ditugulako. Gure aisialdi eredu propioa eraiki eta sortu nahi dugulako. Gizarte indibidualistaren aurrean, kolektiboan, auzolanean eta elkartasunean oinarrituko den gizarte eredua antolatu nahi dugulako. Espazio anitza, errespetuzkoa, edozein sexu eta genero espresiok lekua izango duten eta arraza diskriminazio eta sexu erasoetatik librea izango den espazio bat behar dugulako…"