Esther Barcenilla entrenatzailearen gidaritzapean lanean diharduten hamabost gimnastek ordezkatuko dute Aretxabaleta kirol elkartea, bost laguneko hiru taldetan banatuta; hona hemen gimnasta horiek: Nahia Martinez, Nikole Gonzalez, Maialen Lasaga, Lierni Irusta, Naroa Fernandez de Arroiabe, Maddi Decesero, Ariane Caballero, Garazi Miguel, Uxue Astola, Garazi Mete, Jon Ander Urrutia, Maren Garai, Ainhoa Caballero, Nahia Vales eta Paule Meabe. "Gimnasta alebinek lehenengoz jokatuko dute txapelketa bat etxean eta ilusio handiarekin daude", jakinarazi du Barcenillak.
Traje berriak
Halako txapelketa bat lehenengoz jokatzen dela Aretxabaletan aprobetxatuta traje berriak estreinatuko dituzte: "Koloretsuak eta ikusgarriak dira. Ea ikusleek ere gustuko dituzten, geu oso gustura geratu gara eta", dio entrenatzaileak.
245 gimnasta
Guztira 245 gimnasta inguru elkartuko dira Ibarra kiroldegian, gehienak Donostialdetik etorritakoak: Oiartzun, Irun, Tolosa… Aretxabaletarrekin batera Arrasateko Dragoi gimnasia taldekoek ere jardungo dute.