Haurtzaroaren gaineko trebakuntza zikloa antolatu du Guraso Foroak

Mirari Altube Arrese 2017ko mar. 8a, 18:03

Transexualitatearen eta bullyingaren gainean jardutera etorriko dira bi aditu. Hitzaldi bana eskainiko dituzte eta izena emateko epea zabalik dago martxoaren 13a artean.

Trebakuntza saioa antolatu du Guraso Foroak 12 urtera arteko seme-alabak dituzten gurasoendako. Martxoan eta apirilean izango dira horiek eta izena emateko epea zabalik dago martxoaren 13a artean. Arkupera jo behar da horretarako edo mezu bat bidali honako helbidera: gazteria@aretxabaleta.eus.

Bullyinga bi egunetan

Guraso askorendako kezka iturri diren gaiak hautatu dituzte horien gainean hausnartzeko eta batez ere, argibideak jasotzeko adituengandik. Haurren transexualitatea landuko du Chrysallis elkarteko Bea Severrek martxoaren 14an (18:00).

Eta bullyinga izango du berbetarako gai Eli Moreno Carrillok martxoaren 28an eta apirilaren 4an: Bullyinga, non dago muga? da hitzaldiaren izena eta familiei baliabideak eskaintzea da helburua halako egoerak prebenitzeko, identifikatzeko eta zelan jokatu jakiteko.

Hitzaldi guztiak euskaraz dira Arkupen, 18:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak