Hitzaldi zikloa Aretxabaletan eta Eskoriatzan egingo dutela iragarri dute jeltzaleek "hizlari eta hitzaldi interesgarriak" eskaintzeko asmoarekin, eta herritar guztientzat egongo dira zabalik. Lehenengo hitzaldia Alvarezena da eta 45 minutuko aurkezpena egingo du. Ondoren entzuleen galderak erantzungo ditu.
Publiko zabalarentzat
Aretxabaletako jeltzaleek iragarri dute hitzaldi "oso interesgarria" izango dela: "Interesgarria izango da askotariko publikoarentzat, bai nazioartean interesak dituzten enpresentzat, Mondragon Korporazio barruan dauden kooperatibentzat, aktualitatea oso gustuko duten norbanakoentzat edo Mondragon Unibertsitatean komunikazio ikasketak burutzen ari diren ikasle zein irakasleentzat; izan ere, Alvarezek medioetan iritzi kualifikatua eskaintzen du eta iritzia sorrarazten du". Sarrera irekia izango da aretoa bete arte.