Gaztetxoen kategorian hamahiru taldek parte hartu dute. Fusion Blood eta Hula Hop izan dira lehen bi sailkatuak. Bikoteetan bost bikotek hartu dute parte eta Ephemere eta Wallahop izan dira lehen bi postuak lortu dituztenak.
Ikusmin handiena, baina, nagusien kategorian lehiatu diren bederatzi taldeen arteko lehiaketan egon da. Talde irabazlea Iruñeako Legacy Breath izan da eta bigarrena Trapagaraneko Dale Al Play taldea. Bi hauek Bilbon egingo dute dantza hilaren 25ean egingo den Break On Stage jaialdian. Horixe zen saria.