Luma-muturrarekin egindako hainbat estilotako pinturak jarri ditu Nikasio Unanuek, hamalau guztira. Orain dela hamabi bat urte hasi zen margotzen eta lan gehienak azken urteotan egindakoak dira.
Luis Jose Errastik, ostera, zortzi taldetan banatutako zeramika lanak eroan ditu Arkupera, besteak beste, maskarak, eskuak eta bustoak. Liburu bat ere idatzi du horrek, Altruista eleberria, eta han dauka aretxabaletarrek ikus dezaten.
Biak ala biak "oso pozik" agertu ziren lagunek eta herritarrek egindako harrerarekin.