'Jatorriz Kalebarren' erakusketa dago gaurtik Arkupen

Mirari Altube Arrese 2017ko martxoaren 3a

Luis Jose Errasti eta Nikasio Unanue erakusketan jarritako lanen aurrean.

Bi aretxabaletarren lanak jasoko ditu martxoan Jatorriz Kalebarren izenarekin Arkupeko erakusketa aretoak; Nikasio Unanuek luma-muturrarekin egindako pinturak jarri ditu eta Luis Jose Errastik zeramika lanak eta liburu bat: Altruista.

Inauguratze ekitaldia gaur, egubakoitza, egingo dute 19:00etan, eta ondoren hilabete guztian izango dira lanok ikusteko. Hona hemen ordutegia: astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00; eta zapatuetan: 11:00-13:00.

Pinturak eta zeramika lanak

Unanuek luma-muturrarekin egindako pinturak erakutsiko ditu; hogei inguru. Luis Jose Errastik, ostera, zeramika lanak jarri ditu eta liburu bat ere eroango du: Altruista. Lanok herritarrei erakusteko "gogotsu" daude biak ala biak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak