Urtero egon ohi diren merkatariei berri batzuk egingo diete lagun oraingo azokan. Hona hemen izango direnak: Ainara Osinaga, Amaia ume denda, Asensio, Atai, Belar Meta, Haurrak, Kilima, Mari Merke, M5, Tak zapata-denda, Tinta Beltza eta Titare.
Azokak iraun bitartean puzgarriak eta tailerrak izango dituzte neska-mutikoek Mitarte kalean eginez gero. Eta zozketa ere egingo dute beste behin: 100 euroko bi bonu.