Ikasturteko bigarren guraso eskolak antolatu ditu Guraso Foroak –Arizmendiko eta Pausokako guraso elkarteak, Gurabarri eta Batera guraso elkarteak, Kukumiku eta Udala– 11 eta 17 urte arteko seme-alabak dituztenendako Zer egingo dut nik orain? leloarekin. Komunikazioa indartzea da helburua beste behin, eta hiru gai landuko dituzte hiru zapatutan, 09:30etik 12:30era, Arkupen. Arrasateko Ardatz Formazio Zentroko kideak izango dira gidari oraingoan ere.
Hona hemen saioen egutegia:
- Martxoak 11: Komunikazioa hobetzeko jarraibideak
- Martxoak 25: Gatazken ebazpena eta negoziazioetarako teknikak
- Apirilak 1: Familia sistema gisa antzea (arauak, rolak…)
Izena emateko azken eguna martxoaren 2a
Izen-emate epea zabalik dago martxoaren 2a arte. Horretarako bideak hona hemen: Arkupe kultur etxea, 943-08 10 01 eta gazteria@aretxabaleta.eus. Izena hiru saioetarako eman behar da derrigorrean.
Egoera eta esperientzia berrietara egokitu beharrean izaten direla gurasoak jakinarazi dute Guraso Foroko kideek, eta sarritan, "nola jokatu asmatu ezinda" ibiltzen direla. Horregatik, guraso eskolak bidelagun izan gura du, eta baliabideak eskainiko dizkie gurasoei.