Leizarrako musika bandak aurrenekoz jo du agustindarren komentuko kaperan

Programako piezez gain, bukaeran, Inauterietako hiru abesti jo zituen Leizarra musika eskolako bandak, Isabelita, Pello Ziri-Ziri eta Pastelero.

"Jende dezente batu zen eta aurreikuspenak bete genituen" azaldu du musika bandako zuzendari Jon Lopezek. Izan ere, Leizarra musika eskolako bandak agustindarren komentuko kaperan jo duen aurreneko aldia izan da: "Hiru ordu laurden jo genituen, eta Inauterietako beste hiru kanta azkenean, jendeari asko gustatu zitzaizkionak. Leku aldetik toki berria izan da, eta nahiz eta ondo joan den kontzertua, hemendik aurrera hobetzeko aukera gehiago daudela ere uste dut. Agian jendea erosoago egon dadin eta aldi berean jende gehiago sartzeko aukera egon daitekeelako".

 Bandak honako piezak jo zituen:

1. A Joyful Journey (Robert Sheldon)

2. Annie Laurie (Carl Strommen)

3. Serengeti (John Higgins)

4. The Lord Of The Rings (Howard Shore)

5. I Feel Good (James Brown)

6. What a Feeling... Flashdance (Giorgio Moroder)

7. Viva La Vida(Coldplay)

Gainera, bukaeran, Inauterietako hiru kanta hauek ere jo zituen bandak:

8. Isabelita

9. Pello Ziri-Ziri

10. Pastelero

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.