Munduko dantzak, Muruko sorginak eta herensugea eta Hiru txerrikumeak eskaini dituzte, besteak beste, atzo eta herenegun 6 eta 8 urte artekoek.
Antzerkigintza lantzen
Azken hiru hilabeteetan hainbat tailer egin dituzte, besteak beste ahozko hizkuntza, bertsolaritza, antzerki teknikak, sormena eta komunikazioa lantzeko, eta orain antzezlan bidez erakutsiko dute ikasitako hori guztia. "Esperientzia polita izan da; ea nolako ikuskizunak egiten dituzten!", diote eskolako kideek.
Astelehenean eta eguaztenean 3. eta 4. mailakoek hainbat antzezlan eskainiko dituzte Barre egiten ez zekien printzesa, esaterako; eta martitzen eta eguenean 5. eta 6. mailakoek antzezlanekin batera musikalak egingo dituzte, adibidez, Altxorraren uhartea.