Hasteko, eguen honetan –hilak 16– “Eskalada lesioak: sintomak, kausak, tratamendua eta prebentzioa”, izeneko berbaldia egingob dute Andoni Ormazabalen eta Ioritz Gonzalez Lertxundiren eskutik (19:00etan). Eta ondoren lesioak tratatzeko tailerra egingo dute.
Otsailaren 23rako, berriz, (19:00) bideo emanaldia prestatu dute, “Raneroko Otsoak” izenekoa. Emanaldi hori Txober eta Txetxu eskalatzaile bizkaitarrek Karrantzako eskualdean irekitako bide berrien inguruko ikusentzunezkoa da.
Eta, martxoaren 2rako Josean Mulasen eta Ruper Aialaren eskutik berbaldia izango da, Gazteak entrenatzeko metodologia izenburuarekin (19:00).
Informazio gehiago, hemen.