Aretxabaletako alkateak dei egin die herritarrei kalera ez irteteko

Eneko Azkarate 2017ko otsailaren 13a

Ibarra kirol eremuan pinu bat lurrera erorita.

Aretxabaleta eta Leintz aldea, oro har, izan da haizeteak gehien kaltetu duena. Hori horrela, Aretxabaletako alkateak aditzera eman du, Udalak herritarrei eskatzen diela beharrezkoa ez bada etxetik eta irteteko; teilak eta bestelakoak erortzeko arriskua dagoelako. Bestalde, adierazi du Ibarra Kirol guneak kalte handiak izan dituela eta, ondorioz, egunak beharko direla normaltasunera itzultzeko. Oraingoz, gaur bertan behera geratu dira kirol jarduera guztiak Ibarran. Herriko frontoiko teilatu zatia ere eroan du haizeteak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak