Lanpostuak hainbat eginkizun ditu: udal zerga guztien eguneraketa, kobratzea, ordainketa guztien jarraipena egitea. Zeregin hauek betetzeko beharrezkoak diren jakinarazpenak egingo ditu, diru-bilketa exekutiboa barne, zergekin aipatu berri diren zereginak tasekin eta prezio publikoekin bete beharko ditu, besteak beste. Horrez gainera, hainbat baldintza bete beharko ditu lehiaketara aurkezten denak.
Bost egun erreklamatzeko
Onartuen eta kanporatuen behin-behineko zerrenda udaletxeko iragarki-taulan eta Udalaren webgunean jarriko da ikusgai. Udalak bost eguneko epea emango du erreklamazioak egiteko. Lan-poltsan parte hartzeko eskaerak egiteko epea gaur, otsailaren 10ean, bukatuko da.