Loramendi elkartean begirale taldea sortzeko deialdia

Imanol Beloki Unamuno 2017ko ots. 7a, 15:56

Aretxabaletako Loramendi elkarteak dituen aisialdi eskaintzetan parte hartzeko begirale talde iraunkorra sortu nahi du. Hain zuzen, gaur egun dituzten eskaintzetarako edota taldeak berak sor ditzakeen eskaintzak aurrera eramateko.

Haur eta gazteei begira, lantzen dabiltzan proiektuetarako izango da. Besteak beste, ludoteka, hizkuntza errefortzu, gazte zoro, egun berezi, udaleku ireki eta ekintza zehatzak behar bezala gauzatzeko eta, bide batez, indartzeko sortu nahi dute taldea.

Ekintza horien helburua aisialdiaz eta aisialdiaren bidez gozatu eta gozaraztea izanik, nahi duenak eman dezake izena, datuak –izen-abizenak eta telefonoa– posta elektronikoz bidalita aisia@loramendielkartea.eus helbidera edota Loramendi elkartera, bertara gerturatuta –Aretxabaletako udaletxe zaharra, Durana kalea 11–. Izena eman nahi duenak otsailaren 20a baino lehen egin beharko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak