Kurtzebarri eskolako ikasleak irabazle, Sahararen aldeko euskal karabanaren marrazki lehiaketan

Amaia Txintxurreta Guridi 2017ko ots. 5a, 19:11
Kurtzebarriko hainbat lagun, sahararrei elkartasuna adierazten.

Hilaren 25ean Donostiatik Tindufeko kanpamenduetara (Aljeria) bidaiatuko duen kamioi batek Kurtzebarriko Naroa Fernandez de Arroiabe ikasleak egindako marrazkia eramango du grafitigile talde batek margotuta.

Abian da beste urte batez, Piztu Itxaropena Sahararen aldeko karabana. Saharar errefuxiatuek jasaten duten "elikadura krisi larria" arintzeko, Sahararen aldeko euskal karabana Donostiatik irtengo da hilaren 25ean.

Bide hori hasi arte, baina, janari bilketan buru-belarri dabiltza boluntario ugari Gipuzkoa osoan eta Aretxabaletako Kurtzebarri eskolan ere egin dute hainbat produkturen bilketa; arroza, lekaleak, pasta edota hegaluzea oliotan jaso dute, besteak beste.

Kurtzebarrin Saharara bidaltzeko batutako janaria.

Marrazki lehiaketa

Kurtzebarriko ikasleek marrazki lehiaketan ere hartu dute parte eta hain zuzen ere Zurriolatik aterako den kamioi batek Naroa Fernandez de Arroiabe ikasleak egindako marrazkia eramango du grafitigile talde batek margotuta.

Naroa Fernandez de Arroiabe ikasleak egindako marrazkia.

Aretxabaletako Kurtzebarri eskolako kideek, giza balioak lantzeko asmoz, errealitate hori gela barruetara eramatea pentsatu dute. Eta ohar bidez adierazi dute kanpaina hori ikastetxean aurrera eramatea "positiboa" izan dela, eta gaineratu dute "hunkigarria" ere izan dela hainbat ikasle sahararren esperientziak entzun ahal izan dituztelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak