Juniorrei dagokienez, Alex Benitezek, kumite modalitatean, 76 kilotik beherakoetan, hirugarren postua eskuratu zuen eta Eneko Calvok, kumite modalitatean, 76 kilotik gorakoetan, garaipena lortu zuen. Bestalde, senior mailako Oxel Vazquezek, kumite modalitatean, 76 kilotik beherakoetan, bigarren postua lortu zuen.
Ordezkariak Azkoitian
Hurrengo txapelketak Azkoitian jokatuko diren senior mailako Euskadiko txapelketa eta junior mailako autonomia artekoa izango dira. Arabak, Bizkaiak, Gipuzkoak, Kantabriak eta Nafarroak hartuko dute parte eta UDAko Eneko Calvok eta Oxel Vazquez izango dira han. Odilo Vazquez entrenatzailearen esanetan: "Oxel oso ondo ari da denboraldi honetan eta lehenengo postua lortzeko aukera handiak ditu. Eneko, berriz, lan ona egiten ari da, eta, irabazi ahal duen arren, aurkariak ez ditugu ezagutzen; ea nortzuk datozen... Hala ere, entrenamendu saio gehiago egiten ari gara txapelketak prestatzeko, eta emaitzak onak ari dira izaten".