Aitor Irure eta Mikel Iturbe sailkatu dira Euskal Herriko Mus Txapelketarako

Mirari Altube Arrese 2017ko urtarrilaren 29a

Txapelketan parte hartu duten bost bikoteak.

Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatu zuten atzo, urtarrilak 28, Urbaltz elkartean eta bost bikotek jardun zuten norgehiagokan. Aitor Irure eta Mikel Iturbe izan ziren nagusi eta horiek ordezkatuko dute Aretxabaleta hurrengo fasean.

Zazpi herrialdetako finalak 2017ko otsailaren 25ean jokatuko dira; Gipuzkoako kanporaketa Ibarran izango da (herriko frontoian, 15:00etan).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak