Esti Loitik, Titu, eta Tito Etxeandiak hartu zuten taldearen gidaritza abuztuan eta denboraldi benetan polita egin dute. Lesioak izan dira albiste txar bakarrak, baina horiek ere ez dira oztopo izan, eta oraindik ez dute partidurik galdu. Hala, 10 puntuko aldea ateratzen diote bigarren sailkatuari, Mutrikuri. Gainera, urtarrilean hiru urte beteko dituzte etxean partidurik galdu barik.
Aste bukaeran Anaitasuna hartuko dute etxean, Ibarran, eta denboraldia bukatuko dute datorren astean, Mondraren aurkako derbia jokatuta, Mojategin.