Etxean jokatutako bi partiduei etekin ederra atera die Iñigo Velez de Mendizabalen mutilek. Oraingoan Beti Gazteren kontura lortu dituzte aretxabaletarrek hiru puntuak (3-0) –Bi astetan lesakarrek 8 gol jaso dituzte Debagoieneko futbol zelaietan, joan den astean Mojategin Mondrak 5 egin zizkien-eta–.
Mondrak 1-1 egin zuen zapatuan Mojategin [Gaur Harmailatik saioan laburpen osoa], eta Aloña Mendik galdu egin zuen aurrealdekoen borrokan ibili gura duen Real Unionen kontra.
Erregional Preferentean, berriz, Bergarak 2-0 irabazi zion etxean Zumaiakori, eta mahoneroek lider sendo jarraitzen dute (41 puntu). Bigarren itzulia geratzen da, liga luzea da, baina atzo Soraluzek (32 puntu) berdindu egin zuen, eta Urolak galdu (puntu). Hala, Bergarakoek dagoeneko 9 puntuko aldea dute.