Aretxabaletako kooperatiban urtarrilaren 1a ezkero dauzka ardura horiek Imanol Oleagak. Javier anaia Mondragon Korporazioko Osagarrien Dibisioko presidenteorde kargurako aukeratu zuten eta horregatik utzi du zuzendaritza orokorra.
Imanolek 45 urte ditu eta Deustuko unibertsitatean Ekonomia eta Enpresa ikasketak egin zituen. Coprecin ibili da 1999a ezkero, eta kalitate eta salmenta sailetan jardun izan du. 2007a ezkero, Zuzendaritza Kontseiluko kide da.