Hori horrela, ekintza ugari prestatu dituzte lau egunetarako, eta batez ere musika izango da egitarauko azpimarragarriena. Izan ere, Krisis eta Crap taldeen emanaldiak, DJ Loro, Iñaki Cerqueira, Akerjembre… bezalako disko-jartzaileak izango dira, besteak beste.
Festaz gain, aldarrikapena
Antolakuntza taldeko kideen esanetan, festa egun bat baino, aldarrikapen egun bat ere badela adierazi dute: "Hamar urte inguruz ospatu da Aretxabaletan festa hau, eta urte batzuk geldi egon ostean, berriz ere ospatzen hastea erabaki dugu. Hilaren 19an izango da egun handia, baina aste bukaera osorako egitaraua ere prestatu dugu". Musika, mahai jolasak, film emanaldia… izango dira, eta herritar guztiak ekintzetara gerturatzera eskatu dute antolakuntzatik.
Bazkari bikaina zapatuan
Zapatua, urtarrilaren 21ean, bazkaria izango da Ezkutun. Horren ardura, Atseden ardandegiko Ibai Luelmok izango du, bera izango baita bazkaria prestatuko duena. Patatak errioxar erara, txerri-masailak, ardo beltzarekin, gazta tarta, ura, ardoa eta sagardoa izango dira menuan.
Bazkarirako, 70 pertsonentzako muga jarri dute, eta dagoeneko salgai daude txartelak; Ezkutu, Kixkor eta Haizea tabernetan, 15 eurotan.