Kuadrillaka eman beharko da izena, eta horretarako kide bakoitzaren izen-abizenak idatzita eroan beharko dituzte, baita kuadrillaren izena ere eta horren arduradunaren telefono zenbakia.
Pertsona bakoitzak kuadrilla bakar baten izena eman ahal izango du.
Bi menu
Helduek 17 euro ordainduko dute eta menua izango da honako hau: patatak errioxar erara, solomoa piperradarekin eta goxua.
Umeen menua 13 euro izango da eta jateko izango dute: makarroiak tomate eta gaztarekin, hanburgesak saltsan patatekin eta txokolatezko pasteltxoak.
Prezio barruan egongo dira sartuta Errioxako ardo beltza, ardo gorria, sagardoa, freskagarriak, ura eta ogia.