Lau hilabetetarako kontratua egingo diete peoiei eta izena emateko epea zabalik dago urtarrilaren 16a arte. Peoi batek 55 urtetik gora izango du, eta besteak, diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DBE) jasotzailea izango da. Gainera, Aretxabaletan erroldatuta egon beharko dute eta euskarako lehen hizkuntza eskakizuna izan (ez dutenek azterketa egingo dute).
Informatikari laguntzaile postura aurkezteko epea urtarrilaren 17an bukatuko da. Gipuzkoan erroldatutako emakumeei egin diete dei, eta eskatu dituzte euskarako hirugarren hizkuntza eskakizuna (ez duenak azterketa egingo dute), LHH Administrazio kudeaketa, informatika ikasketak, sistema mikroinformatikoak eta sareen ikasketak edo baliokideak.