Iazko udazkenean egin zuten inkesta abonatuen artean, eta haiek esandakoei kasu eginda 2017an hainbat aldaketa egingo dituzte ordutegiari dagokionez.
Urtarriletik apirila bitartean domeka arratsaldetan zabalik izango da kiroldegia; maiatzetik uztaila bitartean 07:00etan zabalduko dute astelehenetik egubakoitzera bitartean; eta ekainaren 15etik uztailaren 30a bitartean asteburu eguerditan zabalik egongo da, baita domeka arratsaldetan ere.
Kiroldegiko arduradunek jakinarazi dute frogak izango direla horiek: "Argi adierazi behar dugu horrako horiek frogak izango direla, eta erabiltzaileengandik jasotako erantzunaren arabera, behin-betiko ordutegia erabakiko dugula hurrengo urtera begira". Aldaketa horiek direla eta 2016an baino 158 ordu gehiago izango da zabalik Ibarra.