Informatikari laguntzaile posturako bete beharrekoak:
- Emakumea izatea.
- Debagoienean erroldatuta egotea.
- Euskarako hirugarren hizkuntza eskakizuna izatea. Hirugarren hizkuntza eskakizuna ez duenak azterketa egin beharko du.
- LHH Administrazio kudeaketa, informatika ikasketak, sistema mikroinformatikoak eta sareen ikasketak edo baliokideak.
Izena emateko epea zabalik dago urtarrilaren 10a arte. Eta kontratuak iraungo du hiru hilabete eta sei egun.
Bi peoi
Peoien postura aurkezteko hona bete beharrekoak:
- Bat 55 urtetik gorakoa izan beharko da eta, bestea, diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DBE) jasotzailea.
- Aretxabaletan erroldatuta egotea.
- Euskarako lehen hizkuntza eskakizuna izatea. Lehen hizkuntza eskakizuna ez duenak azterketa egin beharko du.
Izena emateko epea zabalik dago urtarrilaren 16a arte, eta lau hilabeterako kontratua egingo diete bi peoiei.