Zuzeneko musika Aretxabaletan Bilboko manifestaziora dei egiteko

Kalera Kalera eta Salatzen dut ekimenen barruan, kontzertuak izan ziren atzo Aretxabaletako Ezkutu eta Urbaltz tabernetan. Kixkor tabernan Bizkaiko Hexen taldeak jo behar zuen baina azken orduko arazoengatik bertan behera geratu zen emanaldia: "Gaueko kontzertuan bereziki, giro polita sortu zen".

Antolatzaileek adierazi dutenez, atzoko kontzertuen helburua zen herrian giroa sortzea urtarrilaren 14an Bilbon egingo den manifestaziora begira. Ezkutu tabernan HKB taldeak jo zuen eta gauean Jasan taldeak goraino bete zuen Urbaltz taberna.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.