Kalera kalera, bakea eta askatasuna irabaztera ekimenak deituta kontzertuak egongo dira zapatuan, urtarrilak 7, herriko hiru tabernatan. Kixkorren Hexen taldea izango da 18:00etan; Ezkutu tabernan HKB, 19:00etan; eta Urbaltzen, Jasan, 22:00etan.
Egubakoitzerako, urtarrilaren 6rako, gainera, Donostian egingo duten giza katerako deia egin dute ekimeneko kideek. Ekitaldia 18:30ean izango da eta autobusa joango da Aretxabaletatik hara 16:15etik irtenda Azbeko geltokitik; txartelak salgai dituzte Urbaltzen.
Sarek deitutako manifestazioa
Bestetik, Sarek deitutako kanpainarekin ere bat egin dute herrian, eta Aretxabaletak salatzen du leloarekin kartzela eraiki zuten abenduaren 31n Kurtzebarrin. Egun horretan bertan elkarretaratzea ere egin zuten, Herriko Plazan, urtero lez.
Eta urtarrilaren 14an Bilbon egingo duten manifestaziorako txartelak salgai dituzte dagoeneko Urbaltz eta Azkena tabernatan.