San Silvestre krosak herritar mordoa elkartu du urtea agurtzeko

Mirari Altube Arrese 2017ko urtarrilaren 2a

Bigarrenez egin duten San Silvestre krosak aretxabaletar mordoa elkartu ditu beste behin, ia 230 lagun. Mozorrotuta gerturatu ziren gehienak, ume, gazte zein heldu, eta bakarren batzuk patinen gainean.

5,2 kilometroak umorez gainezka egin zituzten herritarrek eta giro bikaina sortu zuten Durana kale inguruan urteari agur esateko. Helmugaratu zen lehenengoa Beñat Arnaiz izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak