Unai Elkoro alkateak, iazko erakusleiho onena izan zen Kilima dendan jaso du erakusleiho onenaren oroigarria, eta aurtengo irabazlea izan den Amaia Ume Dendara eraman du.
Ondoren, Imanol harategira bertaratu da Elkoro, esaldi onenagatik irabazi duten saria ematera. Erakusleihoan irakur daiteke Ametsik gabeko bizia, izarrik gabeko gaua esaldia.
Imanol harategian, esaldi onenaren saria ematen.
Saridun biek pozik jaso dute albistea.