Hona Debagoieneko selekzioa osatuko duten jokalariak:
- Bergarakoak: Olatz Alberdi, Elene Esnaola, Ainhoa Etxeberria eta Amaia Santorkuato.
- Aloñakoak: Amaia Ugalde, Ainara Uribarri, Nagore Elorza eta Mirian Agirre.
- Mondrakoak: Jenni Guerrero, Miren Antxia, Lide Zubiaga eta Ainhoa Iturrioz.
- Arizmendi/UDAkoak: Ane Garcia, Ane Bicente, Eider Altube, Maite Aranzabal eta Haizea Arriaran.
- Aurrera Vitoria taldeko aretxabaletarra: Elene Errasti.
- Bartzelonako Martinenc taldeko aretxabaletarra: Lide Mar.
Guztiek ez dute elkartzerik izan entrenamendu saioan baina gogotsu daude Realaren eta Oiartzunen aurka jokatzeko.
Abenduaren 31n, Ibarra futbol zelaian
Abenduaren 31, zapatua, 10:30ean hasiko dute torneoa Ibarra futbol zelaian. 45 minutuko partiduak jokatuko dituzte. Hona ordena:
- Debagoieneko selekzioa-Oiartzun
- Galtzailea-Real Sociedad
- Irabazlea-Real Sociedad
Txapelketa bukatuko da 13:30ean eta orduan banatuko dituzte sariak.
Arizmendi kirol elkarteak XII.ez antolatu du txapelketa eta Oiartzunek lehenengoz jardungo du. Oihana Aldai aretxabaletarrak jokatzen du Oiartzunen, atezaina da bera eta gogotsu dagoela txapelketan jarduteko jakinarazi zuen orain dela egun batzuk.