Gabon kantuekin alaitu dituzte Aretxabaletako bazterrak

Mirari Altube Arrese 2016ko abenduaren 24a

Herriko neska-mutikoek, gurasoek lagun eginda, eta Basotxo erretiratuen elkarteko kantu-taldeak Aretxabaletako kale-bazterrak girotu dituzte Gabon kantuekin. Umeek, trukean, etxeko leihoetatik bota dizkieten goxokiak jaso dituzte.

Bost urteko neska-mutikoak zaharren egoitzan ere egon dira. Hainbat kantarekin alaitu diete goiza hango egoiliarrei eta langileei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak